XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Geldi hemen, mutiko.

Plato gelditu egin zen.

Mugitu nahi izanez gero ere ezingo zuen, besotik heltzen bait zion besteak.

- Eser hadi hemen; hizketalditxo bat egin behar diagu biok.

Izutu samarturik zegoen Plato, anartean * anartean: ordurarte ez bait zuen sekulan hitzik egin Hezurzuriarekin, ezta nahi ere.

Eseri egin zen hala ere.

- Eta? hasi zen don Giovanni, adiskidekor agertu nahian.

- Zer moduz egun hauetan Pantxorekin?.

Platok ez zekien zer erantzun, ez bait zekien zer nahi ote zuen Hezurzuriak, ezta fidatu ere, aitaren seme.

Erdibidea hautatu zuen, ezer ez esateko bide onena zelakoan.

- Pss. Hainbestean.

- Ondo; ondo orduan. Eta asko ikasi duk?.

Ez gazi, ez geza, ez ur eta ez salda zen keinua egin zuen honakoan ere Platok.

- Zeozer... - Ederki, ederki. Orduan, pailazo izateko bidean?.

Sorbaldak altxatu eta edozein gauza adieraz zezakeen keinua egin zuen Platok.

- Beno... - esan zuen Platok konfidantza handirik gabe.

- Primeran beraz pozarren zegoela ematen zuen don Giovannik.

- Falta zaiana azkar ikasi beharko duk: bihar bertan hasiko haiz Pantxoren lekuan.

- Baina, baina... nik, nik ez dakit... - ezin zuen hitzik ahoratu ere Platok eman zioten danbatekoarekin.